INDITEX – Analisi objetiboa 2

Inditex-en egoitza nagusia Galizian dago. Coruñatik hurbil, zehazki, Arteixon dago egoitza nagusia, zuzendaritza eta zerbitzu zentralak, irudian agertzen diren bezala. imageEnpresa hau mundu osoan dago, mundu osoan ezaguna da eta dendak edonon ditu Inditex-ek. Zehatz-mehatz, 6683 denda ditu 130 herrialdeetan zehar. Denda guzti horiek mantentzeko, arropa egiteko eta dendetara eramateko, enpresaren erabakiak hartzeko eta dena zuzentzeko milaka langile behar dira. Inditex-ek 128.313 langile ditu lan horiek guztiak egiteko. Zuzendaritza karguak, kargu berezi horietan emakume gutxi daude. Zuzendaritza karguetan 9 langile daude, horietatik bat bakarrik da emakumea, hau da, %11,11.image

Inditex-en jarduera guztiak lege barruan eta ingurumenaren alde garatuko dira. Gainera, enpresarekin harremanak dituen edozein pertsonak tratu zuzen eta duina jasoko du.

  • LANGILEAK: Inditex-ek ez du 16 urte baino gutxiago duen pertsonarik kontratatzen. Jazarpen mota guztiak debekatzen dira eta lan orduak ez dira herrialdearen legeak uzten dituenak baino gehiago izango.
  • BEZEROAK: Inditex-ek konpromisoa hartzen du kalitate altua, osasuna eta bere produktuetako segurtasuna bere bezero guztiei eskaintzeko, baita era argi eta gardenean haiekin komunikatzeko.
  • AKZIODUNAK: Inditex-ek interes sozialaren arabera garatzen du bere jarduera.
  • NEGOZIO KIDEAK: Inditex-ek bere negozio kideei eskatzen die, beraien oinarrizko legeak Inditex-ekin batera betetzeko.
  • HORNITZAILEAK: Inditex-ek merkaturatzen dituen produktuetako fabrikatzaileak, Hornitzaileetako Ereduzko Kodea bete behar dute. Halaber, Inditex-ek baimena du nahi duenean edozein berrikusketa egiteko.
  • GIZARTEA: Inditex-ek konpromisoa hartzen du bere negozioa garatzen duen lokalak, nazioartekoak komunitateei laguntzeko.

Inditex-ek boluntarioki onartutako konpromisoak:

  • UNI GLOBAL UNION
  • The United Nations Global Compact
  • Ethical Trading Initiative (ETI)
  • Akordioa eta jarduera protokoloa International Textile, Garment and Leather Workers Federation (ITGLWF)-rekin
  • Better Work programa OIT-rena
  • The CEO Water Mandate
  • Sustainable Apparel Coalition
  • Textile Exchange
  • Better Cotton Initiative
  • Zerga-praktika onetarako kodea. Zerga-Administrazioaren eta enpresen arteko erlazio ona bultzatzen du.
  • Osasun eta Kontsumoaren Ministerioaren eta Espainiako moda sektorearen arteko akordioa. Defentsa eta modako munduko kontsumitzaile espainiarren eskubideen sustapena bultzatzen ditu

Munduko enpresarik handienekin egin den ranking-ean, Inditex 89. postuan dago 64,30 milaka milioi eurorekin. Zerrenda hori 2014ko burtsako kapitalizazioarengatik ordenatuta dago, hau da, burtsako kapitalizazioa enpresa bat merkatuen arabera duen balio ekonomikoa da. (Fuente: Bloomberg. Los datos son del 4 de Marzo de 2014 y se encuentran en miles de millones de euros.)
Inditex enpresa asko hasi egin da urte hauetan. 2014an enpresaren irabaziak 18.117 euro izan ziren. Hainbeste diru eta lortzeko daukanarekin enpresan inbertitzeaz aparte giza gaietan inbertitzen du. Inditex-ek 2013an 23,5 milioi euro inbertitu zituen 313 ONG ezberdinetan; adibidez, Entreculturas, Médicos Sin Fronteras, Cáritas eta Cruz Roja. Diru horrekin, 756.000 pertsona izan ziren onura jaso zutenak. 56.370 umeek hezkuntza lortu zuten, 52.510 pertsonek formazio profesionala jaso zuten eta 180.235 imigranteek babestuak izan ziren. Gainera, 386.097 pertsonak osasun-arreta euki zuten eta diruarekin 6.283 pertsonentzako lana sortu zen.

ITURRIAK:
http://www.inditex.com/es/our_group/our_approach
http://www.inditex.com/es/our_group/board_members
http://www.inditex.com/es/our_group/at_glance#panel_4

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s