Sektore ekonomikoak

1. Sektorea: Edozein herrialdetako ekonomiaren oinarrizko sektorea da. Naturak eskaintzen dituen produktuak lortzeko balio duena. MOTAK:

NEKAZARITZA: Lehenengo sektorearen jarduera nagusia da, landa-guneetan garatzen dena.

ABELTZAINTZA: Animaliak zaintzen oinarritzen den jarduera da.

ARRANTZA: Gizakiok kontsumitzeko espezieak ateratzen dira itsasotik eta ibaietatik.

BASO-USTIAPENA: Basoak edo mendiak intentsiboki landatzeko jarduera da. Helburua gizarteak eskatzen dituen onura eta zerbitzuak lortzea da.

image

IRUDIAREN ESTEKA: http://montsecorner.blogspot.com.es/2015/03/en-que-trabajan-sector-primario.html

2. Sektorea: Industriak naturak ematen dizkigun lehengaiak eraldatzen ditu. MOTAK:

INDUSTRIA ASTUNA: Lehengai eta energia kopuru handia kontsumitzen dute, gune zabalak okupatzen dituzte, kapitalaren inbertsio handia egin behar izaten dute eta oinarrizko industriatzat hartzen da.

HORNIKUNTZARAKO INDUSTRIA: Beste industria batzuek beren jarduera egiteko beharrezko dituzten produktuak sortzen ditu, baita garraiorako materialak, eraikuntzarako materialak eta makinaria ere.

KONTSUMORAKO INDUSTRIA: Ekoizten dituen produktuak, publikoak kontsumitzeko dira eta kontsumitzailearengana zuzenean heltzen dira.

image

IRUDIAREN ESTEKA: http://www.myteacherteachesme.com/Cursos/Tercero/Ciencia/TerSciUnidad3_14.php

image

IRUDIAREN ESTEKA: http://anacob3.blogspot.com.es/2014/04/sector-terciario-o-servicios-temas-1011.html

3. Sektorea: Populazioari zerbitzua eskaintzen dieten jarduera ekonomikoak, hirugarren sektoreko jarduerak dira. Garraioa, komertzioa, aisiarako zerbitzuak, jarduera sozialak eta finantzak. Oso garapen handia izan dute azken urteetan eta beharrezko bihurtu dira gure egunerokoan.
ZERBITZU MOTAK:

-Pribatuak: Enpresa pribatuek diru truke eskaintzen dituzten zerbitzuak dira.

-Publikoak: Zergen bidez jasotzen den diruarekin estatuak edo administrazio publikoek ematen dituzte.

GARRAIOA: Jarduera honi esker, pertsonak eta merkantziak toki batetik bestera eraman daitezke. Lurrez, airez edo itsasoz egin daiteke: trena, autobusa, kamioia, auto partikularra, hegazkina, itsasontzia etab. ditugu.

TURISMOA ETA AISIA: Zerbitzuak aldaketa sozialetara egokitu dira. Adibidez, bizi-itxaropena altuagoa denez, pertsona nagusiak zaindu behar dira. Zerbitzu sozial hau zabaltzen ari da eta konponbide ugari proposatzen ditu: hala nola, mediku-zaintzak, aisia osasungarria…

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s