Nazioen arteko korporazioa (Multinazionalak)

Zentzu hertsian, honako hau da enpresa multinazionala (EM): herrialde batean baino gehiagotan unitate iraunkorrak dituen enpresa —bai ekoizpenekoak, bai merkataritzakoak—. Beraz, nazioartean jarduera duten enpresak dira, esportazio hutsetik haratago doazenak. Hartzen dituzten beste izen batzuk “transnazionalak” edo “supranazionalak” dira, gobernu eta naziokotasun ezberdina duten herrialdeetan jarduten dutelako.

Gaur egun honako hauek dira enpresa multinazionalen ezaugarriak:

-Matrizeak kontrola du filialengan beren kapitalaren partehartzearen bidez (partehartze osoa edo zatikakoa).

-Zuzendaritza eta planifikazioa matrizearengan zentralizatzen dira; filialek munduko estrategia komunaren diziplina eta egituraren barruan jarduten dute.

-Etengabeko hazkundean dauden dimentsio handiko enpresak dira, eskala ekonomien eta ikerketa eta garapenean egindako inbertsioei esker erabiltzen dituzten teknologia aurreratuenak direla eta, kostu murritzekin ekoizten dutenak.

– Sartze botere handia daukate. Nazio eremuko enpresen parean, EMk sartu eta iraun dezake merkatu jakin baten barruan, bere emaitza globalek babesa ematen diotelarik. Multinazionalak, enpresa arruntak baino maniobra eta erresistentzia gaitasun handiagoa du.

– Emaitzak sortzen dituzte herrialde batean baino gehiagotan eta taldearen emaitzen arabera baloratzen zaie. Filial batzuen emaitza negatiboak, beste batzuen positiboekin konpentsatzen dira, kontuan hartzen dena emaitza globala delarik.

Jarduten duten herrialdearen sistema politiko eta ekonomikoaren ezagupen perfektua dute. Herrialde batean behin betirako kokatu aurretik, multinazionalek, egoera politiko, ekonomiko eta soziala ezagutzea ahalbidetuko dien ikerketa burutzen dute. 

ARGAZKIAK

ARGAZKIA VIDEOA

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s